Monday, December 19, 2005

dezaketen adiskideak edukitzea

ZEHAZKI hiztegian Ibon Sarasola jaunak beste honelako perla hau eskaintzen digu, zeina bere (ezen ez nire) maisu handi Luis Mitxelena zenari zor daitioke:

influencia sarreran agertzen da ondoko adibideau:

tener (alguien) influencias, dezaketen adiskideak izan (norbaitek)

o sea, tener amigos "que pueden"!

Sinestezina gertatzen zait inor inoiz inon ez agertzea Sarasolaren ideia bikainen kontra.

Ez al dago irakaslerik unibertsitatean, ala?

Euskaltzain guztiak ados al daude?

Mendebalde eta Labayrukoak mutu jaio al ziren?

Beste bat:

inhibicion 1 f inibizio, parte ez hartze
2 PSIK inibizio
3 MED inibizio

Eta nola hostia ahoskatu behar dugu hori? IÑIBIZIO?

Espainolez INHIBICIÓN da!
Frantsesez eta anglesez INHIBITION!

Euskaraz, Ibon Sarasola berme eta garantia duen hiztegian INIBIZIO?

INIBIZIO?

Eta ez al dago bat bakarra ere honelako perbertsokerien kontra?

Tristea, gero, tristea!

Johannes Leizarraga

2 Comments:

Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Bai, nik ere ezin dut ulertu isiltasun mortal hori. Ez dakit interpretatzen hori isiltasuna. Baina zure "matrakeak" Josu emanen du fruitu -fruitu on- baldin egiten badu aurrera euskarak, hori ziur.

Atheneta, hoteletik.
Martitzena 20 abendua 2005.

11:59 PM  
Blogger Johannes Leizarraga said...

Kaixo euskal athenetarra!
Hona hemen mezua zein bidali dudan to www.erabili.com:

BAIMEN BEREZIA

Euskaltzaindiak erabakia du ezen V letraren izena UVE dela eta W letrarena UVE BIKOITZ.

ZEHAZKI hiztegian, ordea, UBE eta UBE BIKOITZ dira agertzen diren izenak.

Nolako baimen berezia dauka Ibon Sarasolak honela jokatzeko?

Beste kasu batzuetan ere HIZTEGI BATUAN agertzen direnak ez dira kontutan hartu eta grafia pertsonala erabili du Sarasola jaunak.

Lotsagarria.

J.L.

2:25 AM  

Post a Comment

<< Home